URTARRILAren 16an IZABAN OSPATUKO DEN CAMILLE EXTREME ASTEBURURAKO IZEN EMATEAK ZABALDUKO DIRA

Izabako Kirol Elkarteak, aurten ere, asteburu oso bat antolatu du ekainaren 14tik 16ra bitartean, mendiko lasterketekin eta haien inguruko festarekin gozatzeko eta sufritzeko.


Camille Extreme, Cannelle Trail eta Ardibidepikua Bertikala euren hitzordura itzuliko dira udaren atarian eta beste urte batez ikuskizuna izango da protagonista.

Dortsalak mugatuak dira, beraz, aukera galdu nahi ez baduzu, apunta ezazu hiru proben inskripzio data: urtarrilaren 16an izango da, 16:00etan, eta web orri honetan bertan osatu ahal izango dituzu: www.camilleextreme.com.