CAMILLE EXTREME: hibernazioa amaitu da. 2022an itzuliko gara!!

Ez da erraza izan, bi urtez lehiaketetatik aldenduta, bi urtez urtero Izabara etorri zareten ehunka korrikalarik erakutsi diguzuen babesik sentitu gabe, baina azkenean, aurrerapausu bat emateko unea heldu zaigu: Camille Extreme mendi lasterketen egutegira itzuliko da 2022ko ekainaren 19an.

Oraindik ez dakigu zer nolako egoeran jarriko gaitu pandemiak ekainan, baina gure aldetik, makinak martxan jarri ditugu, lanean gaude jada, eta dena uste dugun bezala baldin badoa ekainan berriz ere zuekin guztiekin berriz ere egongo gara.

Camille Extremen betiko estiloa mantenduko duen itzulera izan dadila nahi dugu; hau da, ez bakarrik lasterketa, baizik eta jarduera ugariz betetako asteburua izan dadila nahi dugu.

Ekainaren 19an ospatuko den Camille Extreme protagonista nagusi izango da, baina egun horretan bertan, ohikoa den bezala, Cannelle Trail ere antolatuko dugu, eta ibilbide motzago bat nahiago dutenentzako aukera paregabea izango da.

Baina aurten badago ezusteko gehiago: ekainaren 17an, ostirala, kilometro Bertikala antolatuko dugu asteburu lehiakorra osatzeko. Aurki erronka berri honen xehetasun gehiago emango dizkizuegu.

Izen emateei dagokienez, 2020an bere izen ematea mantentzea erabaki zutenek, 2022ko ediziorako dortsala ziurtatuta dute. Beste guztientzat, kontuan izan data hau: urtarrilaren 16an  izen emateak zabalduko ditugu 600 korrikalariren gehiengo muga bete arte. Datozen asteetan informazio gehiago emango dizkizuegu non eta nola izena eman dezakezuen argitzeko.

Eta noski, ez da faltako Camille Txiki larunbata arratsaldean eta Izabako Kirol Elkartetik prestatzen ari garen beste ezusteko asko, gure helburu baita Camille Extremeren itzulera ahaztezina izan dadila.

Gure Paradisuko Infernuan espero zaituztegu!