Urtarrilaren 16an irekiko dira izen emateak arratsaldeko 16:00etan. 100 dortsal izango dituzue eskura.
Aurtengo Kilometro Bertikala 2024ko ekainaren 14an izango da, Camille Extreme baino bi egun lehenago. Ibilbide bera mantentuduko dugu eta Izabatik bertatik aterako da. Erminea frontoiko plazatik Ardibidepikuaruntz eramango gaitu, eta helmuga zehazki, Larratza izeneko gailurrean egongo da kokatuta eta herriaren ikuspegi paregabea erakutsiko digu.
Herri erdigunetik abiatuko den ibilbideak 3.2km ditu eta 800 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute partehartzaileek.
Igoeraren lehen zatia Camille Extremeren azken jeitsiera izango du ibilbide. Eta hortik gora, Ardibidepikuan dauden telebistako antenetatik oso gertu igaro beharko dute azken gailurrera heltzeko.
Ibilbideak denetarik izango du: basoa, Izabako ikuspegi aparta goiko aldean, eta hori bai, maldak ez dira faltako zuen hanken indarra frogatzeko.