CAMILLE EXTREME bigarren argazki lehiaketa antolatu dugu

Izabako Kirol Elkarteak bigarrenez antolatu du aurten Camille Extreme lasterketari buruzko argazki lehiaketa.

Parte hartu ahal izango dute nahi duten argazkilari profesional eta zaletu guztiek. Horretarako, 2023ko ekainaren 16 eta 22a bitartean, mezu elektroniko bat bidali beharko dute argazkiekin camille@camilleextreme.com helbidera (mezuaren gaia, lehiaketa).

Lehiaketaren oinarriak ezagutu nahi badituzu HEMEN dituzu.

Anima zaitez eta parte hartu, izan ere, besteak beste, sari gisa zure argazkia 2024ko Camille Extremeko kartela izango delako!