Camille Extreme 2023

Heldu da momentua, ez zaitez lo gelditu eta izena eman, Camille Extremez gozatzeko dortsalak abiada bizian joango dira eta mugatuak dira. Urtarrilaren 29an eguerdiko 12:00etan, ADI EGON!

SAILKAPENAK 2022

ARGAZKIAK 2022

Camille Extreme beste behin bueltan da 2023an. Indarrez jarraitzen dugu, betiko izpiritu berdinarekin eta helburu nagusia izango da Camille Extreme lasterketaren asteburua jai bat izaten jarrai dezala. Mendi lasterketaz haratago, ADI-IKEtik pilak goraino kargatuta dauzkagu, eta Camillek, eta ibilbidean gordetzen dituen ezustekoek, bisitatzera animatzen zareten guztioi ongi etorria emango dizuete.

Camille Extreme Izaban ospatzen den mendi lasterketa bat da eta 2023. urtean bere hamazazpigarren edizioa beteko du. Camille hartza mugitzen ikusi zuten paisaiek, gaur egun beste hartz batzuk pasatzen ikusten dituzte, eta urte luze hauetan mendi korrikalariak pasatzen ikusten ohitu dira. Ehunka izan dira urte guzti hauetan, eta aurten ere hartzek, bakoitza bere izkutalekutik, ziur lasterketa jarraituko dutela.

 

Ordutegia

– Irteera: 08:00h

– Helmugaren itxiera: 14:00h

– Ekainak 18

Etor zaitez eta gozatu paradisuan dagoen infernu honekin

31,6 kilometroko ibilbideak 2.044 metroko desnibel positiboa du. Ezkaurre (2.047) mendiaren igoera une garrantzitsuenetakoa da. Igoera eta jeitsiera teknikoak ditu, izan ere Ezkaurrek dituen harkaitzetatik ibiltzea ez da erraza eta horregatik, gailur hau lasterketaren erreferentzian bihurtzen dute. Bidetik, ahaleginari aurre egiten lagunduko diztuen 7 anoa puntu izango dituzu.

Benetako mendi lasterketa bat da, non, batzuetan, halako inguru basatietatik pasatzerakoan, hartza edozein tokitan azaldu daitekela ematen duen

Asfaltoko ia tarterik gabe, oso lasterketa menditsua da, eta Iñaki Ochoa de Olza mendizale handiak lehenengo edizioetan aurreikusi zuen bezala, klasiko batean bihurtu da. Atsedenik ez duen lasterketa da, etengabeko igoera eta jeitsierekin; bide batez, Erronkari Ibarreko bidexka ikusgarrienetako batzuk ezagutzeko aukera ematen du.

Piriniotik korrika egitean sentitzen ditugun sentsazioak gertutik ezagutzeko eta, zergatik ez, gure ingurua bisitatzen duten hartzetako batekin aurrez-aurreko bat izateko aukera paregabea.

Hain zuzen ere Iñaki Ochoa de Olzari egindako omenaldi gisa, Ezkaurre mendiko igoera kronometratzen da. Irabazlea Iñaki Ochoa de Olza Memorialaren garailea da, Izabako Kirol Elkarteak ematen duen saririk berezie2

Ibilbidea

Profila

Irteeratik helmugaraino, ibilbide osoan zehar badago gure begibistan beti dugun elementu bat. Ezkaurre mendia (2.047m) zelatan egoten da lehenengo tartetik eta lasterketaren 31,6 kilometroetako nondik norakoa markatzen duen erreferentzia puntua da. Profilak argi uzten du ez dagoela atsedenerako tarterik, izan ere Ezkaurre mendiaz gain, badaude Godia, Kanasiloa edo Armaia bezalako gailurrak, non ditugun indarrak erakutsi beharko dugun. Eta ez bilatu asfaltorik, ez baitago.

 

izen emateak

2020ko edizioa bertan behera gelditu ondoren, bere dortsala gordetzea erabaki zutenek 2022ko ediziorako lekua ziurtatuta daude euren izen ematea mantenduko delako eta 2022ko ekainaren 19an Izabako irteeran egon ahal izango dira.

Beste guztientzako, apuntatu data: urtarrilaren 16an, igandea, izen emateak zabalduko ditugu 600 dortsaletako gehiengo kopurua bete arte. Datozen asteetan izen ematea non eta nola egin beharko den argitzeko xehetasun gehiago emango ditugu.

 

2019ko Argazkiak

2019ko edizioaren bideoa

Bideografia

Ibilbide alternatiboaren mapa