Cannelle 2023

GOZA EZAZU 2023KO CAMILLE EXTREMEKO ASTEBURUAREN LABURPENAREKIN

logo cannelle 2017

SAILKAPENAK 2022

ARGAZKIAK 2022

Cannelle Trail, Camille Extreme lasterketaren ahizpa txikia izaten jarraitzen du. Baina hazten ari den ahizpa da; izan ere, Izabako Kirol Elkarteak urtero eskeintzen dituen 200 dortsalak, geroz eta azkarrago agortzen dira. Aurten, bi urteko etenaren ondotik, lasterketa motza bezain ikusgarria izateko asmoz jarraituko du.

Izen emateei dagokienez, 2023ko urtarrilaren 29an zabalduko ditugu, gehienezko 200 dortsalak agortu arte.

 

Ordutegia.

– Irteera: 08:30h

– HELMUGAREN ITXIERA: EZ DAGO IXTEKO ORDURIK

– Ekainak 18

Motza bezain gogorra den lasterketa.

13 kilometroko ibilbidea oso luzea ez den arren, gogorra da. 900 metroko desnbel positiboa du, izan ere, Izaba dagoen 800 metrotatik, Armaiako puntak dituen ia 1.700 metrotara igotzen da.

Ez du maldan ez dagoen tarterik, oso igoera gogorrarekin eta jeitsiera azkar batekin.

Ibilbidearen erdia Camile Extremeren ibilbideak dituen tarteekin bat egiten du. Lehenengo 2,5 kilometroak eta azkeneko bostak, berdinak dira; horregatik, aukera ona da mendi lasterketak nolakoak diren ikasteko, eta era berean Camille Extreme egiten dutenek izaten dituzten sufritzeko eta gozatzeko sentsazioak gertutik ezagutu daitezke.

Eta gogoratu Cannellek bere sartu-irtenak egin dituela gure lurraldean. Beraz, ez iezaiozu atzera begiratzeari utzi, mendiko bidexken eta paisai ikusgarrien artean, Cannelle zuri begira egon baitaiteke

Ibilbidea

Profila

Cannellen profilak hasieratik argi uzten du bi aukera besterik ez daudela, igo eta jeitsi. Ia ez dago maldarik gabeko tarterik arnasa hartu ahal izateko. Agian hasiera da ibilbidearen zatirik erosoena pista alde batera utzi arte. Ondoren, Armaiako puntaraino eramango zaituen aldapa gogorrean sartuko gara, tarte handi batean GR11 ibilbidearen markak jarraituz. Gailurretik, bost kilometroko jeitsiera bortitza geldituko zaigu Izaban dagoen helmugara iristeko. Baina gogoratu, batzuetan jeitsierak igoerak baino zailagoak izan daitezkela…

Deskargatu

2019ko Argazkiak