Izabako Kirol Elkarteak ekainaren 12 eta 14 astebururako, kirol-sozial egitarau zabala osatu du.

Ekaina iristearekin batera, behiko itxi dira 2026ko Camille Extreme lasterketan izena emateko epeak. Haren hogeigarren urteurrenean, 530 parte-hartzailek osatuko dituzte Ezkaurrerako (2.047 m) igoera barne hartzen duten 32 kilometroak.

Cannelle Trail parte-hartze errekorrarekin dator 2026 honetan. Armaia gailurrera (1.648 m) igotzen eta jaisten gogotik sufrituko duten 250 parte-hartzaile izango ditu.

Eta Ardibidepikua Bertikala ere errekorrarekin dator. 120 korrikalari baino gehiagok hartuko dute irteera kronometratua Erminea pilotalekuko plazatik Larraza mendiko (1.587 m) gailurreraino. Proba honek Euskal Herriko Bertikalen Txapelketa hartuko du.

Ezer ez galtzeko, asteburuko egitaraua HEMEN kontsulta dezakezu.

Ardibidepikua Bertikala
Cannelle Trail
CAMILLE EXREME