Cannelle Trail 2026

Cannelle Trail Camille Extreme-ren anai-arreba gaztea izaten jarraitzen du. Baina hazten ari den anai-arreba gaztea da; horren adibiderik onena ADI-IKE-k eskaintzen dituen 200 dortsal-zenbakiak urtero gero eta azkarrago agortzen direla da. 2026an, lasterketa laburra eta ikusgarria izateko helburuarekin jarraitzen dugu.
“Ez du maldan ez dagoen tarterik, oso igoera gogorrarekin eta jeitsiera azkar batekin.”
Ibilbidearen erdia Camile Extremeren ibilbideak dituen tarteekin bat egiten du. Lehenengo 2,5 kilometroak eta azkeneko bostak, berdinak dira; horregatik, aukera ona da mendi lasterketak nolakoak diren ikasteko, eta era berean Camille Extreme egiten dutenek izaten dituzten sufritzeko eta gozatzeko sentsazioak gertutik ezagutu daitezke.
Eta gogoratu Cannellek bere sartu-irtenak egin dituela gure lurraldean. Beraz, ez iezaiozu atzera begiratzeari utzi, mendiko bidexken eta paisai ikusgarrien artean, Cannelle zuri begira egon baitaiteke.
Ibilbidea

Profila
Cannellen profilak hasieratik argi uzten du bi aukera besterik ez daudela, igo eta jeitsi. Ia ez dago maldarik gabeko tarterik arnasa hartu ahal izateko. Agian hasiera da ibilbidearen zatirik erosoena pista alde batera utzi arte. Ondoren, Armaiako puntaraino eramango zaituen aldapa gogorrean sartuko gara, tarte handi batean GR11 ibilbidearen markak jarraituz. Gailurretik, bost kilometroko jeitsiera bortitza geldituko zaigu Izaban dagoen helmugara iristeko. Baina gogoratu, batzuetan jeitsierak igoerak baino zailagoak izan daitezkela…

