Camille Extreme 2026

2026an Camille Extreme inoiz baino gogotsuago heldu da, aurten gure 20. urteurrena ospatuko baitugu. Bi hamarkadaren ondoren betiko izpirituarekin jarraitzen dugu eta gure helburu nagusia izaten jarraituko du Camille Extremeko asteburu osoa Izaban ospatzen den festa bat izan dadila. Mendi lasterketaz harago, ADI-IKEn pilak goraino kargatuta ditrugu, beraz, bai Camille baita urtero ekartzen dizkigun ezusteek ongi etorria emango dizuete.
Camille Extreme Izaban ospatzen den mendi lasterketa bat da eta 2026. urtean bere hogeigarren edizioa beteko du. Camille hartza mugitzen ikusi zuten paisaiek, gaur egun beste hartz batzuk pasatzen ikusten dituzte, eta urte luze hauetan mendi korrikalariak pasatzen ikusten ohitu dira. Ehunka izan dira urte guzti hauetan, eta aurten ere hartzek, bakoitza bere izkutalekutik, ziur lasterketa jarraituko dutela.
Informazio interesgarria
32 kilometroko ibilbideak 2.044 metroko desnibel positiboa du. Ezkaurre (2.047) mendiaren igoera une garrantzitsuenetakoa da. Igoera eta jeitsiera teknikoak ditu, izan ere Ezkaurrek dituen harkaitzetatik ibiltzea ez da erraza eta horregatik, gailur hau lasterketaren erreferentzian bihurtzen dute. Bidetik, ahaleginari aurre egiten lagunduko diztuen 7 anoa puntu izango dituzu.
“Benetako mendi lasterketa bat da, non, batzuetan, halako inguru basatietatik pasatzerakoan, hartza edozein tokitan azaldu daitekela ematen duen.”
Asfaltoko ia tarterik gabe, oso lasterketa menditsua da, eta Iñaki Ochoa de Olza mendizale handiak lehenengo edizioetan aurreikusi zuen bezala, klasiko batean bihurtu da. Atsedenik ez duen lasterketa da, etengabeko igoera eta jeitsierekin; bide batez, Erronkari Ibarreko bidexka ikusgarrienetako batzuk ezagutzeko aukera ematen du.
Piriniotik korrika egitean sentitzen ditugun sentsazioak gertutik ezagutzeko eta, zergatik ez, gure ingurua bisitatzen duten hartzetako batekin aurrez-aurreko bat izateko aukera paregabea.
Hain zuzen ere Iñaki Ochoa de Olzari egindako omenaldi gisa, Ezkaurre mendiko igoera kronometratzen da. Irabazlea Iñaki Ochoa de Olza Memorialaren garailea da, Izabako Kirol Elkarteak ematen duen saririk bereziena5
Ibilbidea
Profila
Irteeratik helmugaraino bada ibilbidean momentuoro ikusten dugun elementu bat. Ezkaurre mendia (2.047m) etengabe zaintzen gaitu ibilbidearen lehen zatitik eta lasterketaren 32 kilometroetan markatzen duen erreferentzia da. Profilak argi uzten du ez dagoela atseden hartzeko zonalderik, izan ere, Ezkaurrez gain, Godia, Kanasiloa edo Armaia bezalako beste gailur batzuk pasatuko dirugu ibilbidearen azken zatian eta indarrak ditugun ala ez erakutsiko digute. Eta ez bilatu asfaltorik, ez baitago.


