Erronka bertikal hutsa

Ardibidepikua Bertikala 2026

Ardibidepikua Bertikala

Aurtengo Kilometro Bertikala aldaketekin dator, lehendabizikoz larunbata goizean izango baita, baina beti bezala, Izaban mendiari lotutako asteburu paregabea osatzen lagunduko du.

Data ekainaren 13a, goizeko 10:00etah izango da, Camille Extremen baino egun bat lehenago..

Irteera Izabako herrian bertan egonen da. Erminea frontoiko plazatik Ardibidepikuaruntz joango gara eta helmuga Larratza (1.587m) mendi gailurrean kokatuko da. hortik Izabako, Erronkari bailarako eta Ezkaurreko ikuspegi ezin hobea izango dugu.

Adi!

Kontsulta itzazu Ardibidepikua Bertikala 2026ko sailkapenak.

Ez zaitez despistatu!

ARDIBIDEPIKUA

Informazio interesgarria

Herri erdigunetik abiatuko den ibilbideak 3.2km ditu eta 800 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute partehartzaileek.

Igoeraren lehen zatia Camille Extremeren azken jeitsiera izango du ibilbide. Eta hortik gora, Ardibidepikuan dauden telebistako antenetatik oso gertu igaro beharko dute azken gailurrera heltzeko.

Ibilbideak denetarik izango du: basoa, Izabako ikuspegi aparta goiko aldean, eta hori bai, maldak ez dira faltako zuen hanken indarra frogatzeko.

Eguna

2026ko ekainaren 13a

Irteera ordua

10:00h

“Ibilbideak denetarik izango du: basoa, Izabako ikuspegi aparta goiko aldean…”

Interesgarria ere izan daiteke

Camille Extreme

2026

Ekainak 14, igandea

Cannelle
Trail

2026

ekainak 14, igandea