Aurten, lehenengo CAMILLE EXTREME argazki lehiaketa antolatu dugu

Izabako Kirol Elkarteak lehen aldiz antolatu du aurten Camille Extreme lasterketari buruzko argazki lehiaketa.

Parte hartu ahal izango dute nahi duten argazki profesional eta zaletu guztiek. Horretarako, 2022ko ekainaren 17 eta 23a bitartean, mezu elektroniko bat bidali beharko dute argazkiekin info@adi-ike.com helbidera (mezuaren gaia, lehiaketa).

Lehiaketaren oinarriak ezagutu nahi badituzu HEMEN dituzu.

Anima zaitez eta parte hartu, izan ere, sari bezala zure argazkia 2023ko Camille Extremeko kartela izango delako!